HERRERA DE LA MANCHA 90-12-29

TOUR 91+1

NG TELEBISTA 94

HITZ EGIN

 

 

 

 

   
Abagune handietan, eszenaratzea era berezian landu zuten Negu Gorriak taldekoek hasiera-hasieratik. Bideoaren eduki nagusia kontzertua da, eta egiten zuten eszenaratzearen isla da. Iruñeko eszenatokian agertu ziren hankaluzeak, gurdiak, eskalatzaileak, su-irensleak, banderak eta makina bat baliabide, taldearen inguruan, itzelezko zuzenekoarekin. "Begipuntuaren xedea" eta "Irakatsitako historia" sekulako momentuak izan ziren. Nazioartean egin zuten lehenengo bi birak filmatu zituzten. Europan, Kuban, Mexikon eta New Yorken filmatutakoaren artean aukeratutako irudiez gozatzeko aukera dugu hau. Eta, gainera, horrekin batera, Negu Gorriak taldekoek eta Manu Chaok batera jo zuten “Gora Herria”. Bihotzekoak emateko modukoa. Hura izan zen elkarrekin egin zituzten kontzertuetako bat.
01. APATXE GAUA
02. EZ DEZAGUN SAL
03. ZIPAIOEN MATXINADA
04. BEGIPUNTUAREN XEDEA
05. BESTE KOLPE BAT
07. SEINALEA
08. B.S.O.
09. IRAKATSITAKO HISTORIA
10. LEHENBIZIKO BALA
11. GORA HERRIA (VIDEOCLIP)