Azkenean, historia zoragarriaren atalak batu zituen DVDak. Radio Rahimetik Anoetako belodromora arte. VHSan egindakoa DVDan bildu zuten, Negu Gorriak taldearen bizitza berriz ikusteko: bideoklipak, birak, esperientziak… Baina DVDak aurretik argitaratutakoa baino askoz ere gehiago zuen, bideoklipen “making off”-ak, “Seinalea” bideoklip bitxia. DVDko 6. atala edukiz josita dago: egun eta gau ahaztezinen irudiak, 2001eko otsailaren 24an taldeak zuzenean jo zituen 12 kantu itzel. Zentsuraren kontra epaiketa irabazi izana ospatzeko egindako hiru kontzertu gogoangarrietariko bat izan zen.

2005. urte bete-betean, Negu Gorriak taldearen ale berria bikoitza izan zen: Anoeta belodromoko lehen kontzertu hartako irudiak CDan sartu zituzten, gau hunkigarri haien lekuko.