negugorriak.net
             
 





[+ berriak]
07/10/22
Jon Maia: Negu Gorriak, rocka eta bertsolaritza





























 
(Jon Maia bertsolariari egindako elkarrizketaren zatia. Elkarrizketa osoa “Zapikan”n, “Gara” egunkariaren igandeko aldizkarian, argitaratu zen aurreko igandean.)

[…]

- Kantuen hitzetara pasatuko gara. Elgoibarko gaztetxean, esate baterako, bertso batzuk rapeatu zenituen oso gaztea zinela.

Bertsotarako deitu ziguten. Sekulako jende piloa zegoen eta aurrean, han zegoen giroagatik eta ondoren rock kontzertua zegoelako, bertso rap moduan kantatu nuen. Jendea harrituta utzi nuen. Entzuleen artean Fermin Muguruza zegoen, etorri zitzaidan, elkar ezagutu genuen eta, handik pixka batera, Negu gorriak taldearen bigarren diskoari begira nirekin lan egiteko ideia batzuk zituela esan zidan. Harritu egiten nau oraindik ere nola 18 urteko bertsolari ezezagun samar bati eman zion diskorako hainbat hitz egiteko ardura. Biak elkarlanean egindakoak dira. Ideiak bereak dira. Niri gaiak jartzen zizikidaneta nik bertsoak egiten nituen. Bere etxeko sukaldean bizpahiru egun eman genituen sartuta. Umetatik miresten nuen kantaria zen eta niretzat esperientzia izugarria zen. Gai honi lotuta badut kontatzeko moduko beste esperientzia bat ere. Negu Gorriak bere lehen kontzertua eman behar zuen Euskal Herrian, La Casillan, eta bukaeran bisen aurretik, bertsio batzuk kantatzera atera behar nuela esan zidan Ferminek. Niri beldurra ematen zidan. Ez nekien jendeak nola erreakzionatuko zuen. Fermin beti saiatzen zen musika garaikide sustraiekin lotzen. Lehen bertsoa kantatzen nuen bitartean txaloekin erritmoa markatzen zidaten, ez zekiten bertso bat nola entzun behar zuen ere. Bigarren bertsoan metxeroak piztu zituzten eta giro magikoa sortu zen.

- “Lehenbiziko bala”, “Gora herria” eta kantu horien hitzak badakizu oraindik ere?

Bai, bai, gogoratzen ditut. “Lehenbiziko bala” kantak baserri batean gertatutako ezbeharra du oinarrian. Hiru anaia edo hil ziren bata besteari laguntzera joanda, eta bizirik geratu zenak, bere burua hil zuen. Disko horretan, bertso bat kantatu nuen nik bakarrik.

- Zer inpresio egiten dute hogei urte geroago entzunda?

Horietako kantu batzuk betiko geratu direnak dira eta oraindik ere hunkitu egiten naute entzuten ditudanean. “Gora herria” taldearen eserki moduan geratu da. Beti eskertuko diot Fermini nirekin egin zuen apustu hori.

Hertzinak taldearen agurreko kontzertu guztietan kantatu genuen eta gaztetxetako rock jaialdietan bertsolari bat agertzea ohiko bihurtu da. Bertsolaritzaren azken iraultza handia hortxe eman zen, 90eko hamarkadaren hasieran

- Zeintzuk dira zure hitzak erabili dituzten musikariak?

Mikel Urdagarini kantu baterako hitzak egin nizkion, hainbeste entzun zen “Igo nazazu” hura, eta disko berrirako beste bat egin diot. Gozategiri zazpi edo zortzi egin nizkion. Garirekin elkarlan iraunkorra dut. Bere disko guztietan egin dut hitzak; guztira hamabost bat izango dira. Atera berri duen diskoan lau dira nireak. Anari eta biok elkarrekin bizi ginen eta hari ere egin diakiot. Zaldibobo, Imuntzo eta Beloki, Soziedad Alkoholika, Def Con Dos eta beste zenbait talderi ere egin dizkiot hitzak. Ehun eta hogei bat kantutarako hitzak egingo nituen.Gehienetan musika pasatu didate eta haren gainean egin izan ditut hitzak. Melodiaren zati bakoitzari dagozkion hitzak asmatzean dago gakoa.

- Rock munduaren eta bertsolaritzaren arteko harremana, beraz, garai horretan mamitu zen.

Garai hartan ez zen gaztetxe batean inoiz bertso saiorik egiten. Bi giroak erabat aparte zeuden: bertsoa batetik eta rocka bestetik. Kontua izan behar da bertsolatitzak ez zuela musika garaikedearekin eta bereziki rock munduarekin apenas harremanik. Lehen zubi sinbolikoa Negu Gorriak taldearen “Bertso Hop” izan zen, Peñaren eta Andoniren bertsoarekin egindako kantua. Guk entzuten genuen musika, Kortatu, Hertzainak, La Pola, Barricada eta abar luize hori, bertsolaritzatik erabt aparte zegoen kultura zen, ez zegoen biak patekatzen zituen publikorik ere. Hori asko aldatu da. Publiko berri bat erekarri da bertsolaritzara . Ni bertsotan hasi nintzenean ez zeuden ez maialen, ez irazu, ez Igor, ezta Unai ere. Familiaren jatorriagatik ere ez nuen bertso giroarekiko lokarririk. Nire kultura erreferentziak ere beste batzul ziren eta ez nuen gozatezen. Uste nuen nire ezintasun baten ondorioa izango zela. Orain atzera begiratu eta nola gozatukonian esaten diot neure buruari, dena kontrako haizea zen eta! Konplize izan diren bertsolariak etorri ziren gero eta publikoaren abanikoa ere asko zabaldu zen. Uztarketa horren hasiera bizitzea egokitu zitzaidan. Ez daukat inolako meriturik.

[…]

Loturak:
- Gara
- Jon Maia  [Auñamendi]