| Okene 
                                    Abregok (Andoain, Gipuzkoa, 1965) buelta eman 
                                    zion izenari duela urte pare bat (Eneko zen 
                                    aurretik). Ezkerretik edo eskuinetik hasita 
                                    berdin irakurtzen den Inoren ero ni taldearen 
                                    izena hartu zuen eredu. Bap!! eta Gailu taldeetan 
                                    jo ondoren, Andoaingo laukotean jotzen du 
                                    2002. urtetik. Gaur Bidehuts jaialdian joko 
                                    du Inoren ero nik, Durangon (Bizkaia), Anari, 
                                    Lisabo eta Hotelekin batera. Bidehuts egitasmoaren 
                                    aurkezpen gisa antolatu dute kontzertua. -Zer 
                                    da Bidehuts eta zergatik sortu duzue? Berriki 
                                    sorturiko plataforma bat da. Hainbat taldetako 
                                    lagunak bildu gara, gure lanak eta ideiak 
                                    argitaratzeko. Betidanik izan dugu halako 
                                    gauza bat sortzeko beharra hainbat diskoetxetan 
                                    ibilitako musikariok. Ez dugu sortu diskoetxerik 
                                    ez genuelako, baizik eta lanean jarraitu nahi 
                                    arren ez genuelako halako oinarri bat gure 
                                    musika gure kabuz eta geure eran kaleratzeko. 
                                    Duela hilabete batzuk bildu ginen, eta hemen 
                                    dago Bidehuts diskoetxe edo plataforma martxan 
                                    lehengo lau erreferentziekin. -Diskoetxekin 
                                    izaniko esperientzia txarrak bultzatu al zaituzte, 
                                    ala musikarien artean gero eta gehiago zabaltzen 
                                    ari den autogestiorako gogoak? Ez 
                                    da izan esperientzia txarrarik. Metak diskoetxean 
                                    ibili ginen Lisabo eta Inoren ero ni. Diskoetxea 
                                    itxi zenean, ez ginen hasi beste baten babesaren 
                                    bila. Uneaz baliatu ginen aspaldiko ideia 
                                    gauzatzeko. Diskoak norberak ateratzeak abantaila 
                                    asko ditu. Poz handia ematen du gauzak zuk 
                                    nahi zenuen bezala argitaratzeak. Horrek ematen 
                                    duen lana da alde txarra, baina lana jakinda 
                                    zertarako den oso gustura egiten da. -Zergatik 
                                    elkartu zarete lau taldeok. Filosofia partekatzen 
                                    duzue? Urteen 
                                    poderioz familia txikia bihurtu gara. Gauza 
                                    asko partekatu ditugu, eta hortik dator elkartu 
                                    izana. Bizitza bera da partekatzen dugun filosofia. -Inoren 
                                    ero ni taldearen hurrengo diskoa (Gronholm) 
                                    CDaz gain binilozko diskoan plazaratuko duzue. 
                                    Zergatik biniloa, fetitxismoagatik? Ez 
                                    da fetitxismoa, gauzak bereziak egiteko nahia 
                                    baizik. CD bat guretzat dagoeneko gauza arrunta 
                                    da, edozein lekutan oparitzen dizute. Bere 
                                    garaian ere ez genuen gehiegi sinesten formatu 
                                    horretan, baina ez zegoen besterik. Unea iritsi 
                                    zaigu geuk erabakitzeko eta guretzat askoz 
                                    ere kuttunagoa da gure musika biniloan ateratzea. 
                                    Beste gorputza du horrela kaleraturiko musikak, 
                                    beste kontzeptua da. Ez gaude teknologia berrien 
                                    aurka; CDa oparitu egingo dugu biniloarekin, 
                                    eta bideoak eta bestelako baliabideak barra-barra 
                                    erabiltzen ditugu geure web orrian. -Baina 
                                    diskoa ez da prest egongo gaur gauerako... Zoritxarrez. 
                                    Txekian egin dugu, eta arazoak izan ditugu 
                                    diseinuarekin. Pena da, gaurko jai berezian 
                                    salgai jarri nahi genuelako. -Zergatik 
                                    izango da berezia gaurko jaialdia (Bidehuts 
                                    gaua)? Zoragarria 
                                    da guretzat lau taldeok elkartzea. Hilabeteak 
                                    dira prestatzen ari garela.
 Loturak:
 - "Hazi 
                                    izan", "Gronhölm" diska 
                                    berriaren aurrerapena - Inoren Ero Ni [MySpace]
 - Berria
 - Bidehuts
 |