negu gorriak radio
 

 

 

 

 

 

 

 
 
 
  3.
Fermin Muguruza "Igo Bolumena!" saioan (Egin Irratia) (Maiatza 95)
 
Maiatzaren 5ean “Ideia Zabaldu” argitaratu zen, Negu Gorriak musika-taldearen estudioko laugarren diskoa. Hilabete horretan bertan Fermin Muguruza berriro ere jarri zen 3 urtez Egin irratian gidatu zuen “Igo Bolumena” musika magazinaren mikrofonoen atzean, baina oraingoan elkarrizketatu moduan. Elkarrizketa luze horretan atera berri zuen diskoaren ezaugarriez jardun zuen, baina baita konpromisoaz, Euskal Herriko rockaz, birez, proiektuez ere.